Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.
“12 eta 16 urte bitartekoak” “16 eta 20 urte bitartekoak”
Datak: 1.Proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a izango da. 2.Proiektua azaroaren 8tik 15ra jarri beharko da martxan (7 egun). 3.Proiektuaren amaierako txostena azaroaren 17an aurkeztuko da. 4.Finalistak azaroaren 27tik 30ra bitartean aukeratuko dira. 5.Irabazleak abenduaren 1an argitaratuko dira. 6.Sariak abenduaren 11an banatuko dira, Bilbon. Oinarri hauetan jasotzen diren datak gutxi gorabeherakoak dira, eta, beraz, aldatu egin daitezke. Behin betiko epeak eta datakhaudagreen.elcorreo.com webgunean argitaratuko dira.
Telefonogunea: 94 487 01 00 Posta elektronikoa: eventos@elcorreo.com Batzorde Antolatzaileak proiektuen aurretiko hautaketa egingo du, eta hautatuei beharrezkoa den dokumentua bidaliko die, proiektuari buruzko informazio gehiago eman dezaten. Batzorde Antolatzaileak Ad-Hoc kideak txertatu ahal izango ditu programaren fase bakoitzean. Batzorde Antolatzaileak aldez aurretik elkarrizketa bat egin ahal izango die aurrez hautatutako proiektu guztiei, horiekin lehenengoz harremanetan jartzeko eta ezarritako betekizunak betetzen diren ebaluatu ahal izateko. Hau da green lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek guztiz onartzen direla. Oinarri hauek osatzen dituzten puntuetako edozein onartzen ez bada, proiektua Hau da green lehiaketatik kanpo geratuko da, eta hautatua eta/edo saritua izan bada, sariari uko egin beharko dio automatikoki.